"Wilhem Tell", B. Arrizabalaga (2009)

Wilhelm Tell itzulpenaren kokagunea

Testuaren hautapenak berak Alemanian bizi izan zen erromantizismoaren biziberritze gogoa erakusten du. Itzultzailea Iņaki Goenaga dugu, 1905.ean jaioa. Hogeigarren eta hogeita hamargarren urteetako mugimendu euskaltzalean parte hartu zuen Zaitegi, Lauaxeta eta Andima Ibiņagabeitiaren adiskide eta Orixeren ikasle izan zen honek; Wilhelm Tell antzerki lanaren itzulpen hau, hain zuzen ere, garai haietan egina du eta garai hartako berezitasunez joa da.

Itzulpena 1934. urtetik 1935. urtera bitartean itzuli eta argitaratu zuen epeka, zazpi emanalditan, Aitzolek zuzentzen zuen Yakintza aldizkarian.

Iņaki Goenaga buru-belarri ari zen Euskal Pizkundean, hau da, Alemaniako "Sturm und Drang" mugimenduaren (aldeak alde) antzeko joera naturazale eta abertzaleak zerabiltzan mugimendu euskaltzalean. Hartara, Suitzaren askatasunaren goraipamen den testu hori ongi egokitzen zitzaion Euskal Herrian errepublika garai haietan bizi zutenari.

Guztiarekin ere, Alemaniako "Sturm und Drang" mugimenduaren barnean Schiller-ek idatzi Wilhelm Tell horren gainean arestian seinalaturiko esanahi eta balio estilistikoei begiratuz, itzultzaileak eginiko hainbat hautapeni buruzko zenbait ohar egin daiteke.

Irakurri osorik (pdf)