If you need a translation
Atal honetan itzulpenaz baliatu behar dutenentzako lotura interesgarriak bildu nahi ditugu. Bi atal nagusi izango ditu, ahozko itzulpena edo interpretazioa eta idatzizko itzulpena.
Interpretazioa atalean honako hauek jartzeko asmotan gara: zerbitzu hori erabiltzeko gomendioak eta protokoloak, Euskal Herriko batez besteko tarifa eguneratuak, interpretazioa erabiltzeko azpiegitura teknikoa eskaintzen dituzten enpresak eta interpreteak kontratatzeko bideak.
Idatzizko itzulpenaren atalean Euskal Herriko batez besteko tarifa eguneratuak, itzultzaile eta itzulpen enpresak aurkitzeko laguntzak eta kontratu ereduak sartu nahi genituzke.



