Euskara Institutua. EHU

  • Euskara Institutua

    Institutu honek helburu hauek ditu, besteak beste: euskararen eta euskaraz didaktikari buruzko ezagutza eta ikerketaren arlo desberdinetan lexikografia­ ikerkuntza egitea, halaber unibertsitatean eta beste hezkuntza­ mailetan egindako irakaste­ esperientzietan lortutako emaitzen jarraipen eta ebaluazioa egitea ere. Gainera, ikastetxeen arteko ikastaro bereziak ematea, edozein mailatan testuak eta irakasteko materialak prestatzea eta bere gaitasun arloan aholkularitza teknikoa eskaintzea.

    Euskararen Institutuak atal hauek eskaintzen ditu: Corpusak, Hiztegiak, Lexikoa eta Gramatika, Ikasmaterialen sare argitalpenak, Jardunaldiak, Loturak, Berriak.

    • Hiztegi Batua Euskal Prosan

      Lan honetan parean jartzen dira Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua liburuan ageri diren sarrerak, eta gaur egungo prosan euskal idazleek erabiltzen duten lexikoan ageri direnak, denak pare-parean. Oinarri gisa Ereduzko Prosa Gaur izeneko corpusa erabili da.

    • Egungo Euskararen Hiztegia

      Euskara-euskara hiztegia, gaur egun erabiltzen den euskara idatziaren hiztegia da. Oraingoz, goian aipatu corpusean oinarritzen da, baina bada asmoa osatzeko: hitz teknikoak, gramatika hitzak, informazio historikoa, eta abar sartuko da pixkanaka.

      Hiztegi honetan hitzen definizioa eta esanahiak ageri dira, lerrokadetan, eta milaka adibide. Hiztegia erraldoia da. Dagoeneko sarean kontsulta daitezkeen letrak hiru dira: F, G eta H.

    • Lexikoa eta Gramatika

      Bi atal eskaintzan ditu: Hiztegia eta Hizkuntza. Hiztegia atalean, EITBren irrati-telebistako glosarioa eta Euskal testuetako glosarioa; Hizkuntza atalean, berriz, A brief grammar of Euskara (Euskararen Gramatika ingelesez)