Literatur Itzulpenen Katalogoa
Literatur itzulpenen katalogoa euskaratutako literatur obren datu base bat da, EIZIEk sortua Armiarmarekin lankidetzan.
Obraren egilea, titulua (jatorrizkoa zein itzulpenarena), itzultzailea, generoa, bilduma, argitaletxea, argitaratze urtea, argitaratze tokia, jatorrizko urtea, jatorrizko herria eta jatorrizko hizkuntza kontsulta daitezke.
Zabalduz eta osatuz joango den arren, katalogoak, oraingoz, 1976tik euskaraturik argitaratu diren helduentzako literatur lanak (saiakera barne) biltzen ditu. Beraz, katalogotik kanpo gelditu dira, oraingoz:
- Euskaratik beste hizkuntzetara itzulitako lanak.
- Haur eta gazte literatura multzoan sartzen direnak.
- "Kanonikotasun" maila batetik kanpo kokatzen diren produktuak, hala nola, euskara ikasteko erraztu eta/edo laburtutako testuak.
- Egile askoren testuez osatutako antologiak eta egile jakinik gabeko ipuin bildumak.
Liburuen fitxa bibliografikoaz gain, hurrengo loturak eskaintzen dira: kritikak.



