Edonondik, zernahi, zure hizkuntzan... atzean itzultzailea dago - Ohar kaiera
ItzulBaita eta EIZIE itzulpengintzaren ikusgarritasuna bultzatzeko hainbat ekimen garatzen ari dira, eta horietako bat ohar-kaier bat egitea izan da.

Itzulpenari buruzko gogoeta eragitea du helburu nagusi. Ohar-kaieraren azalean eta atzealdean ĞEdonondik, zernahi, zeure hizkuntzan.../...atzean itzultzailea dagoğ mezua agertzen da, eta barneko orrialdeetan itzulpenari buruzko hainbat aipu.
EIZIEk eta ItzulBaitak antolatzen dituzten ekimenetan banatuko da kaiera.
CEDROren laguntzaz argitaratu da.



