Helburuak

Euskal Herrian itzulpengintzaren inguruko ekimenak diseinatzeko, eragiteko, kudeatzeko eta gizarteratzeko sortu da ItzulBaita.

Xede nagusietako bat itzulpengintzari buruz etengabeko gogoeta egitea du, euskal itzulpengintzaren egoera etengabe aztertzea.

Itzultzaile profesional nahiz noizbehinkakoen, itzulpen erabiltzaileen eta itzulpenarekiko kezka duen ororen esku jarri ditu ItzulBaitak informazioa eta baliabideak.

Horrekin batera, itzulpengintza bera eta itzulpengintzaren ikusgaitasuna sustatuko ditu ItzulBaitak, gizarte osoa praktika horren benetako presentziaz eta garrantziaz ohartarazteko asmoz.