Le blog 2tzuL (en basque)

EIZIEk 1998an sortu zuen ItzuL posta-zerrenda arrakastatsuaren jarraipen gisa, 2tzuL izeneko webloga sortu eta abiarazi du ItzulBaita lantaldeak. Aurrerantzean EIZIEk kudeatuko du bloga.

Itzulpengintzari, terminologiari eta, oro har, hizkuntza erabilerari buruzko hausnarketa egingo da blog honetan. Gai jakin batzuen inguruko ponentzien bitartez, itzultzaileentzat (eta oro har hizkuntza erabiltzaileentzat) erabilgarriak diren ondorio arrazoitu eta ongi oinarrituetara iristea du helburu, eta horien berri gizarteratzea.

2008an, bi gai jorratu dira blogean:

  1. - Koloreak. Ponentziagilea: Patxi Petrirena.
  2. - Siglen deklinabidea. Ponentziagilea: Irene Arrarats.