Euskara Institutua. EHU
- Euskara Institutua
Institutu honek helburu hauek ditu, besteak beste: euskararen eta euskaraz didaktikari buruzko ezagutza eta ikerketaren arlo desberdinetan lexikografia ikerkuntza egitea, halaber unibertsitatean eta beste hezkuntza mailetan egindako irakaste esperientzietan lortutako emaitzen jarraipen eta ebaluazioa egitea ere. Gainera, ikastetxeen arteko ikastaro bereziak ematea, edozein mailatan testuak eta irakasteko materialak prestatzea eta bere gaitasun arloan aholkularitza teknikoa eskaintzea.
Euskararen Institutuak atal hauek eskaintzen ditu: Egungo Euskararen Hiztegia, Hiztegi Batua Euskal Prosan, Lexikoa eta Gramatika, Ikasmaterialen sare argitalpenak, Jardunaldiak, Loturak, Berriak.
- Hiztegi Batua Euskal Prosan
Lan honetan parean jartzen dira Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua liburuan ageri diren sarrerak, eta gaur egungo prosan euskal idazleek erabiltzen duten lexikoan ageri direnak, denak pare-parean. Oinarri gisa Ereduzko Prosa Gaur izeneko corpusa erabili da.
- Egungo Euskararen Hiztegia
Euskara-euskara hiztegia, gaur egun erabiltzen den euskara idatziaren hiztegia da. Oraingoz, goian aipatu corpusean oinarritzen da, baina bada asmoa osatzeko: hitz teknikoak, gramatika hitzak, informazio historikoa, eta abar sartuko da pixkanaka.
Hiztegi honetan hitzen definizioa eta esanahiak ageri dira, lerrokadetan, eta milaka adibide. Hiztegia erraldoia da. Dagoeneko sarean kontsulta daitezkeen letrak hiru dira: F, G eta H.
- Lexikoa eta Gramatika
Bi atal eskaintzan ditu: Hiztegia eta Hizkuntza. Hiztegia atalean, EITBren irrati-telebistako glosarioa eta Euskal testuetako glosarioa; Hizkuntza atalean, berriz, A brief grammar of Euskara (Euskararen Gramatika ingelesez)
- EITBren irrati-telebistako glosarioa
Irrati-telebistan erabiltzen dituzten terminoen glosarioa, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, batzuetan definizio eta guzti. Egilea: Asier Larrinaga.
- Euskal testuetako gramatika
Gramatikako eta hiztegietako oinarrizko zenbait kontzeptu argitzeko hiztegitxoa. Egileak: Gotzon Aurrekoetxea eta Henrike Knörr.
- A brief grammar of Euskera
Euskararen gramatika, ingelesez. Egilea: Itziar Laka.
- EITBren irrati-telebistako glosarioa
- Hiztegi Batua Euskal Prosan



